Partaideak

“VALDEMEDEL” talde folklorikoa, Badajoz, Espainia

Valdemedel, Badajoz

Valdemedel taldea Badajoz probintziakoa den Ribera de Fresno herrian sortu zen 1983an Don Juan Antonio Gallardo Alvarez eta Don José Joaquín Masa Romero maisu eta folkloristen eskutik. Talde hau “Melendez Valdes” Kultur Elkarteko, Extremadurako Folklore elkarteko eta Espainiako Folklore Elkarteko (C.O.N.F.E.E.) bazkidea da.

Gaur egun taldea 50 bat gazteek osatzen dute, musikari eta dantzarien artean. Baino honez gain, Folklore Haur Eskola bat dauka, eta bertako ikaslean handitzen eta hobetzen doazen heinean, handien taldera pasatzen dira.

Egungo taldearen zuzendaria Luis Masa Marcías da eta lehen hezkuntzako ehun ikasle baino gehiago ditu bere ardurapean.

Valdemedel-en haur taldeak Espainiako hainbat jaialdietan hartu du parte, eta gainera, Behe Extremadurako Folklore Jaialdian, beraien haur jaialdia antolatzen dute ere.

Timisul folklore taldea (haur taldea) . Rumanía

Timisul, Rumania

Taldea 1996an sortu egin zen Timisoara herriko kultur etxeak antolaturiko ikastaroetako ikasleekin eta Vladu Doru koreografoaren laguntzaz.

Gaur egun Timisoarako eskola guztietako ikaslez osatua dago eta bertan musikari, abeslari naiz dantzariak aurki ditzakegu. Honi esker, beraien tradizio herrikoiak eta ohitura folklorikoak emanaldien bidez ezagutzera ematen dituzte.

Taldearekin jotzean duen orkestrak Errumaniakoa eskualde ezberdinetako abesti eta kantak eskaintzen ditu eta honi esker Banat, Ardeal, Moldova, Oas eta Bihor probintzietako dantzak aurkezten dizkigu Timisul-ek.

Egun arte, Errumaniako eskualde desberdinetako jaialdietan parte hartzeaz ez ezik, munduan zehar egon dira beraien ondarea zabaltzen Frantzia, Turkia, Grezia, Serbia eta Hungaria bezalako herrialdeetan.

“Etnos” dantza eta kantu taldea. Skopje. Mazedonia

Etnos, Macedonia

“Etnos” dantza eta kantu taldea, Mazedoniako hiriburua den Skopje hirian sortu zen 2000. urtean. Talde honen helburu nagusienetako bat beraien kultura eta tradizioak Europan zehar zabaltzea da. 7 eta 18 urte bitarteko 150 bat dantzarik osatzen dute elkarte hau; zeintzuk era berean talde ezberdinetan sailkaturik dauden. Etnosek 400 bat emanaldi eskaini ditu bai Mazedonian eta baita Europako herrialde ugaritan ere, esate baterako: Frantzia, Alemania, Finlandia, Ukrainia, Polonia, Italia, Austria, Erromania, Eslovakia, Txekiar Errepublika, Turkia, Bulgaria eta Kroazia.

Etnos taldeak Mazedoniako lurralde ezberdinetako folklorea aurkeztu nahi digu, beraien kultur aberatsa ezagutarazteko asmoz. Hauen janzkerak ere oso ugariak dira, eta hauei esker dantza eta kantu oso desberdinak eskaintzeko aukera ematen die.

Parte hartu izan dituen jaialdi guztietan arrakasta eta gorespen handiak lortu izan dituzte. Eta horietako batzuetan sariak ere irabazi egin dituzte, hala nola, Lebork (Polonia) hiriko jaialdian.

ERAIKI DANTZA TALDEA, Irun. EUSKAL HERRIA.

Eraiki dantza taldea

1978 inguru zen, Irungo Behobia auzoko gazte talde batek Eraiki Dantza Taldea (www.eraikidt.com) sortu zuenean, hasieratik Euskal Herriko folklorea bizirik mantentzeko lanetan aritu den taldeetako bat izan dena. Gaur egun 150 bat dantzari ditu, 5 urtetatik helduetaraino direnak. Antzezten duen folklorea Euskal Herria osatzen duten 7 probintzietakoa da, beti ere gure arbasoek utzitako ondareak ahalik eta era kutsagabeenean azaldurik, garrantzi handiena garaiko eta probintzia bakoitzeko jantziei eta musika instrumentuei emanez. 1997an Eraiki Dantza Taldeak lehenengo Bidasoaldeko Nazioarteko Gazteen Folklore jaialdia (www.festivalfolklorebidasoa.com) antolatu zuen, helburu nagusiena munduko kultura eta ikuspuntu ezberdinak ezagutzea zelarik, horretarako erabiltzen den tresna nagusia folklorea delarik.

Taldeak parte hartu izan duen jaialdietan honako hauek izan dira:

• Jelenia Gora. Polonia (1989)
• Naoussa. Grecia (1990)
• Castellón. España (1996)
• Telsiai. Lituania (1997)
• Lodz. Polonia (1997)
• Tarragona. España (1997)
• Asturias. España (1998)
• Olot. España (1998)
• Rabat. Marruecos (1999)
• Jelenia Gora. Polonia (1999)
• Toledo. España (1999)
• Vilnius. Lituania (2000)
• Kazimbarzika. Hungría (2000)
• Nêuchatel. Suiza (2000)
• Cambo. Francia (2000)
• Zvolen. Eslovaquia (2001)
• Albacete. España (2003)
• Nova Prata . Brasil (2003)
• Galicia. España (2004)
• Zielona Gora. Polonia (2005)
• Elters/Thale. Alemania (2006)
• Estambul. Turquia (2007)
• 30 aniversario del grupo (2008)
• Ohrid. Macedonia (2009)

© Festibal Folklórico Internacional Juvenil del Bidasoa - festival@festivalfolklorebidasoa.com - (+34) 943 628 932 -