Programa
  • Jaialdia uztaileko bigarren hamabostaldian ospatuko da eta 7 egun iraungo ditu.
  • Jaialdia ez da txapelketa bat izango.
  • Partaideen adina 10 eta 16 urteen artekoa izango da.
  • Taldeak gehienez  35 pertsonek osatuko dituzte, dantzariak, musikariak, arduradunak eta txoferrak barne, egotekotan.
  • Etorriko diren helduen kopurua 5ekoa izango da, musikariak kontuan hartu gabe.
  • Parte hartuko duten taldeek mediku aseguru bat eduki beharko dute, gaixotasun edo istripuaren gastu guztiak estaltzen dituena.
  • Parte hartzen duten taldeek jaialdiaren antolatzaileak jarritako ekintza guztietan hartu beharko dute parte.
  • Talde bakoitzak bere hiri edo herriko bandera ekarri beharko du, eta musikari eta dantzariak ekitaldietarako bertako janzki tradizionalekin jantzi beharko dute.
  • Antolatzaileek ez dute gastuen ardura hartuko jaialdira iritsi arte. Hegazkinean etortzekotan, autobus bat jarriko litzateke taldearen eskura jaialdian zehar bisitatzen diren lekuetara mugitzeko.
  • Antolatzaileek 7 egunetan zehar erabilitako gasolina ordainduko dute eta kilometro bakoitzeko 0,80€ ordaintzea aurreikusita dago. Ordainketa jaialdia amaitzean egingo da.
  • Emanaldiak 15 minututakoak izango dira, baina taldeek 20 minututako emanaldia egiteko prest egon behar dute.
  • Zuzeneko musika da onartzen dugun bakarra; ez dugu grabatutako musika edo playback-a onartuko.
  • Antolatzaileak jaialdi guztian zehar ostatu eta janariaren gastuez arduratuko da.
  • Ostatua eskola edo aterpetxe bat izango da.
  • Trukaketa proposatzen duten taldeek lehentasuna izango dute jaialdira etorri edo ez erabakitzerakoan.
  • Talde bakoitzak bere ikasleek egindako kalte edo matxuren ardura guztia izango dute, baita jaialdiaren instalazioetan edo beste taldeetako materialetan egindako kalteen ardura ere.
  • Parte hartuko dute taldeek zorrozki bete beharko dituzte jaialdiak ezarri dituen iritsi eta joateko egunak.

© Festibal Folklórico Internacional Juvenil del Bidasoa - festival@festivalfolklorebidasoa.com - (+34) 943 628 932 -