castellano | euskera | english

“Anatolian” dantza taldea Arif Sonmez jaunak sortu zuen 1992.urtean. Euren ikuskizunetan Turkiako dantza eta musika folkloriko garrantzitsuenak aurkezten dituzte eta tradizioan oinarritutako jantzi eta instrumentuak ere erabiltzen dituzte. Helbururik garrantzitsuena gaur egun kulturen arteko harremanak eta topaketak sustatzea dute, konfesio, hizkuntza edo arrazaz aparte geratzen direnak. Bakean eta mundu guztiko herrialdeen laguntasunean sinesten dute.

“Temeri dantzak” fundazioa 1982ko abenduan sortu zen eta Venezuelako balore kulturalen difusioan aritu da lanean geroztik. Dantzaren promozioa eta formazioa bi eratan tratatzen da Venezuelan: dantza tradizionalaren bidez, non jatorria eta identitateari ematen zaion garrantzia gehien, batetik. Eta bestetik, dantza kontenporaneoaren bidez, formazio teknikoago bat jarraituz, gizartearen garapena ikasiz eta mugimenduaren bitartez espresioak antzeztuz. “Temeri” Rio izen portugesaren hitz indigena da eta gaur egun 100 bat haur eta nerabez osatuta dago. Kultura ministerioaren (IAEM) eta Portugal estatuko Kultura sailaren (ICEP) menpe dago eta zuzendaria Tatiana Gomez Orozco emakumea da, dantzari aparta bera. “Temeri dantzak” venezuelako folklore tradizionalaren aldeko taldea da eta hainbat jaialdietan hartu izan du parte, ikusleei dantza tradizionalaren hoberena emanez.

“Tanok” dantza taldea 1970ean sortu zen eta gaur egun, 100 dantzarik osatzen dute, 6 eta 20 urte bitarte. Hiru belaunaldietan bereizten dira ( haurrak eta hasierako partaide izan zirenen ilobak). Belaunaldi ezberdinen jarraipen honek Kultura, Folklore edo eta musikari ematen dio indar gehien. Azken urte hauetan taldeak hainbat Nazioarteko Folklore jaialdietan parte hartu izan du, hala nola, Italian, Grezian, Turkian, Serbian, Polonian eta Estatu Batuetan. Edonon, esan beharra dago nahiko arrakastatsu suertatu dela ikusleen artean. Errepertorioak dantza Kosakoak eta borobilean dantzatzen direnak ere erakusten ditu, Krasnodar eskualdeko Folklorean oinarritzen direnak, hain zuzen bertako familiek txikitatik abesten eta dantzatzen dutelako. Taldeak ere, instrumentu tradizionalez osatutako orkestra bat ekartzen du, “Barynia” izenekoa, non haurrek balalaika-k, eskusoinuak, zhaleika (haize instrumentu errusiar bat) eta perkusiozko beste instrumentuak jotzen dituzten. Esaterako, koilareak, kastañuelak, danborrak, etab.

Dantza Taldea Nan shan shiyan eskolako ikasleez osatuta dago batez ere, non, Txinako hego-ekialdean kokatzen den Shenzhen hirian dagoen. Elite probintzialeko eskola hau hezkuntza artistikoan ematen duen kalitateagatik ezaguna da. Errepertorioa Txina osoko dantza, musika eta abestiek osatzen dute, jatorrizko instrumentuak erabiltzen dituztelarik. Dantza Taldea hunkituta agertzen da euren artea eta kultura munduan zehar zabaltzeko aukera izaten dutenean.

FACIA asoziazioa bi taldez osatuta dago, helduena eta gazteena. 2007ko irailean jaio zen eta ofizialki 2008ko ekainean ezagun egin zen. Sortzailea Coulibaly Inizo Julian da, Burkina Faso-ko musikari. FACIA izenak “arbasoen aztarnak” esan nahi du. Burkinan umeek tradizio, erritu eta ohiturak ikasteko prestatzen dira, helduen oinordetza hartuz horrela. Haurrak berak dira herriko jendeari mezua transmititu eta animatzen dituztenak.

1978 inguru zen, Irungo Behobia auzoko gazte talde batek Eraiki Dantza Taldea (www.eraikidt.com) sortu zuenean, hasieratik Euskal Herriko folklorea bizirik mantentzeko lanetan aritu den taldeetako bat izan dena. Gaur egun 150 bat dantzari ditu, 5 urtetatik helduetaraino direnak. Antzezten duen folklorea Euskal Herria osatzen duten 7 probintzietakoa da, beti ere gure arbasoek utzitako ondareak ahalik eta era kutsagabeenean azaldurik, garrantzi handiena garaiko eta probintzia bakoitzeko jantziei eta musika instrumentuei emanez. 1997an Eraiki Dantza Taldeak lehenengo Bidasoaldeko Nazioarteko Gazteen Folklore jaialdia (www.festivalfolklorebidasoa.com) antolatu zuen, helburu nagusiena munduko kultura eta ikuspuntu ezberdinak ezagutzea zelarik, horretarako erabiltzen den tresna nagusia folklorea delarik.
Taldeak parte hartu izan duen jaialdietan honako hauek izan dira:
• Jelenia Gora. Polonia (1989)
• Naoussa. Grecia (1990)
• Castellón. España (1996)
• Telsiai. Lituania (1997)
• Lodz. Polonia (1997)
• Tarragona. España (1997)
• Asturias. España (1998)
• Olot. España (1998)
• Rabat. Marruecos (1999)
• Jelenia Gora. Polonia (1999)
• Toledo. España (1999)
• Vilnius. Lituania (2000)
• Kazimbarzika. Hungría (2000)
• Nêuchatel. Suiza (2000)
• Cambo. Francia (2000)
• Zvolen. Eslovaquia (2001)
• Albacete. España (2003)
• Nova Prata . Brasil (2003)
• Galicia. España (2004)
• Zielona Gora. Polonia (2005)
• Elters/Thale. Alemania (2006)
• Estambul. Turquia (2007)
• 30 aniversario del grupo (2008)
© Festibal Folklórico Internacional Juvenil del Bidasoa - festival@festivalfolklorebidasoa.com - (+34) 943 628 932 -