BIDASOALDEKO NAZIOARTEKO GAZTEEN FOLKLORE JAIALDIAREN
2. ARGAZKI LEHIAKETA

ANTOLATZAILEA: Eraiki Dantza Taldea.

LAGUNTZAILEAK: Irungo argazkigintza asoziazioa.

PARTAIDEAK: Nahi eta ahal duen edozeinek.

GAIA: “BIDASOALDEKO NAZIOARTEKO GAZTEEN FOLKLORE JAIALDIA” 2009ko uztailaren 22a eta 28ra bitartean ospatuko dena. Hurrengo egitaraua izango du: 22an Irunen, 23an Beran, 24an Zarautzen, 25ean Irun, 26an Etxalar eta Zumaian, eta azkenik 27an Irunen.

ATALAK:Lehiaketaren gaiaren barne honako atal hauek bereiz daitezke:

- Akzioa edo mugimendua
- Erretratua.
- Askea.

MODALITATEA: Argazkiak paperean eta muntaiarik gabe onartuko dira, edozein teknika erabili daitekeelarik.

FORMATOA: Argazki bakoitzaren alde txikiena 15 cm-koa izango gutxienez, eta, handiena 40 cm-koa gehienez.

LANEN KOPURUA: Partehartzaile bakoitzak modalitate bakoitzean bi argazki aurkeztu ahal izango ditu gehienez.

LANAK HARTZEKO EPEA: 2009ko irailaren 18ko 20h-ak arte.

LANAK HARTZEKO TOKIA: Irunen: Gazteen Informazio Bulegoa (Foru Kalea, 2 etxabea) edo AFI (Foru Kalea, 2 sotoa). Posta bidez: AFI, 212 postakutxa, 20300 Irun.

EPAIMAHAIA: Entzute handiko pertsonek osatuko dute eta beren erabakia apelaezina izango da.

ERAKUSKETA: Saria lortu duten argazkiekin eta saria lortu ez, baina ikustea merezi duten lanekin erakusketa bat egingo da 2009ko Jaialdiaren egitarauaren barruan. Lekua bere garaian jakinaraziko da.

SARI BANAKETA :Lekua, eguna eta ordua bere sasoian jakinaraziko da.

SARIAK: Atal bakoitzeko hurrengo sariak emango dira:

-LEHENENGO SARIA: Diploma eta 200 euro.
-BIGARREN SARIA : Diploma eta 100 euro.
-HIRUGARREN SARIA : Diploma eta 50 euro.

Partehartzaile bakoitzak lehiaketa osoan sari bat bakarrik eskuratu ahal izango du.

ESKUBIDEAK ETA LANEN BERRESKURAKETA: Saritutako argazkiak antolakuntzaren esku geratuko dira eta honek, inolako etekinik gabe argitaratu ahal izango ditu, beti ere egilearen izenarekin. Aukeratutako argazkiak 2009ko erakusketaren ondoren jaso ahal izango dira eta beste guztiak 2009ko urriaren 16ean AFI-ren egoitzan.

OHARRAK: Azken orduko edoizein zalantza edo arazo suertatuz gero antolakuntzak berak argituko du eta bere erabakia apelaezina izango da. Lehiaketan parte hartzeak bere arauak ezagutu eta betetzearen beharra dakar.

> Deskargatu PDF baten lehiaketaren arauak

2008KO IRABAZLEAK

Akzioa edo mugimendua

1. saria
2. saria
3. saria
Foto: 1.premio de Acción y movimiento
Foto: 2. premio de Acción y movimiento
Foto: 3. premio de Acción y movimiento
Aitor Ruiz de Angulo
 
Kelly Serrano
 
Jose Angel Chamorro
         

Erretratua

1. saria
2. saria
3. saria
Foto: 1. premio de Retrato   Foto: 2. premio de Retrato   Foto: 3. premio de Retrato
Mikel Prado
 
Pili Mayordomo
 
Victor Alonso

Librea

1. saria
2. saria
3. saria
Foto: 1. premio de Libre   Foto: 2. premio de Libre   Foto: 3. premio de Libre
Peio Urtxegi
 
Koro Arratibel
 
Jesus Hernandez

 

 

© Festibal Folklórico Internacional Juvenil del Bidasoa - festival@festivalfolklorebidasoa.com - (+34) 943 628 932 -